Pirinioetako Unibertsitate Jardunaldiak 2017

Berrehun ikasle eta irakasle bildu ditu

Piriniotako Unibertsitate Jardunaldien 34. edizioak (JUP) berrehun ikasle eta irakasle gora behera bildu ditu Barbastron, bai Espainiatik bai beste zenbait naziotatik etorriak. Deialdi akademiko hau,Nafarroako Unibertsitateko hiru ikastetxe nagusiko ikasleek antolatuta (Aiete, Belagua eta Mendaur), gain honen inguruan garatuko da: ‘Mugitzen ari den mundu bat’

JUP Barbastron aurrera eraman da uztaileko 25etik 30era, eta Torreciudad, Alquezar, Ainsa eta Graus-en ere egin dira zenbait saio.

Gaztelaniaz eta ingelesez mintegi batzuk emango dira gai hauen inguruan; transhumanismo deitutako mugimenduan egindako aurrerapen zientifikoak gizakiaren bizitza luzatzearren, egiaren-ondokoa (posverdad) informazio politikoan, Islam mundu etaMendebalde arteko harremanak, filosofia etab.

Hizlarien artean, Rafael Larreina, Euskal Herriko politikoa, politika komunikazio aholkularia; Javier Marrodán, kazetari eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, “Relatos de plomo” liburuaren autorea, Javier Novo, genetista, Javier Echevarria, Ricardo Rovira eta Ricardo Calleja filosofoak.

26an, asteazkenez, lehenengo hizketaldia izan da Ainsan, gezurraren erabilerari buruz politikan; ostegunean Grausen, musika eta dantza ikuskizun bat eskainiko du Durme konpainiak; eta ostiralean poesia errezitaldi bat Sergio Navarroren kargu, Adonais 2016 sariduna, Alquezaren.

Ikasleen ehuneko 40a Nafarroako Unibertsitatik dator, baina 1983 sortutako jardunaldi hauek nazioarteko bihurtu dira eta ikasle europar eta latinoamerikarrak era badatoz.

Jardunaldien sustatzaileek azpimarratzen dute Somontano, Sobrarbe eta Ribagorzak alde garrantzitsu bat erakartzen dietela Jardunaldiei, hango lasaitasunak eta xarmak jardunaldien garapenari laguntzen baitiote eta halako ezaugarriko topaketak behar izaten duten hausnarketa errazten baitute.