Leioako (Bizkaia) auzo herritar bateko beheko solairuan dauka bere estudioa. Atalondoan sartzean, bere margolanak ikusten ditut paretan. “Nire ekarpena auzokoentzat” esaten dit.
Labetik zeramika batzuk ateratzen ari da, eta mahai gainean Bilboko Abraren zenbait argazki ditu, tonu oso ezberdinetakoak. Gehien maite dituenetako paisaia bat da, urte asko baitira itsasotik gertu bizi dela.
Jose Alzuet Sadaban (Zaragoza) jaio zen 1928an. Familiak okindegia zuen eta txikitatik aldi berean labeko lanaz arduratu eta pintatu ere egiten zuen. Maiz eskatzen zion aitari margolarien obren irudiak ekartzeko Zaragozatik; eta arratsaldetan haiek imitatzen saiatzen zen.
Pablo Celma, herriko maisua, izan zen gehien bultzatu zuena: “Hark sartu zidan zaletasuna”. San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartzen lagundu zion. Aita ere aliatu bihurtu zen eta Josek bere marrazkiak Eskolan erakutsi zituenean, harrotasunez esaten zuen: “Inork ez dio lagundu”.
Benetako lehen proba ez zen berebizikoa izan. 1945eko ekainean kultura orokorraren azterketa pasa zuen, ez ordea marrazketarena. Horrek uda bat Madrilen lanean erakarri zion, baina bere saria izan zuen. Hurrengo ikasturtean marrazketa eta prestatze ikastaro osoa gainditu zituen eta handik bost urtera Aragoiko artisten erakusketan, Zaragozan, grabatuentzat emandako urrezko domina jaso zuen.
Artearen bidez kristau baloreak transmititzen ote diren galdetzen diot. “Bai, baina normala izanez. Gizalegekoa izan behar da artea lehenik. Nire sentsibilitatea transmititzen dut nik, koadroak erlijiosoak ez badira ere. Edertasuna aintzat hartzeko gaitasunak, gizaki orok –pertsona denez– duen kontenplazio gaitasuna garatzera darama”.
Erroman bi urte igaro ondoren, 1956ean harremanetan jartzen da Parisen panorama pedagogikoaren aditu bat bihurtzen duten mintzaira plastikoaren mugimendu berritzaileekin.
Gero Bilbon instalatzen da, eta ia 50 urte dira bertan bizi dela: “Arrantzale herritan edertasun plastiko oso deigarria aurkitu dut, batez ere Bermeoko itsasontzietan. Egun lainotuetan ikusten dut nik hobekien kolorea”.
Opus Deiko espiritua bere bizitzan nola gauzatzen den galdetzen diodanean, hau da erantzuna: “Ez al duzu zeuk ikusten?” Estudioan ordena, garbitasuna, koadroak gordetzeko orduan gauza txikiak zaintzen direla ikusi dudala esaten diot… Baita ere ez dagoela bere lanei lotuta. Hauxe eransten du: “Besteentzat baliagarria izan dadila nire lana, horixe nahi dut. Atsegin hartzen dut nire margolanak eginez, altxor bat ahal izan daitezen herri honetarako”.
Urtetan zehar bere tailerratik mihise, mural, zeramika eta mosaiko pilo bat atera dira hanbait lurraldetara: Australia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia…
Arazo batzuk ditu izenak gogoratzeko baina san Josemariari erakutsitako jotaz galdetzen diodanean, buruz esaten du:
El querer sin esperanza
Es el mas lindo querer
Yo te quiero y nada espero
Mira si te quiero bien
Fuiste mi primer amor
Tú me enseñaste a querer
No me enseñes a olvidar
Que no lo quiero aprender
Bukatzerakoan hunkitu eta begietatik malkoak zerizkion