GAUR 50

Taldearen 50. urteurrena ospatzen

Zinema ziklo batek eta sinposio batek osatuko dituzte Museoarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera antolatutako Jardunaldiak, eta Jose Antonio Sistiaga, taldearen fundatzaileetako bat izango da amaiera emango diena.

Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak Jardunaldi batzuk antolatu ditu, zentro akademikoaren Museoarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera, Gaurtaldearen 50. urteurrena ospatzeko.

Talde hau 1966an sortu zen Donostiako Barandiaran galerian aurkeztutako agiri baten bidez, eta hauek izan ziren osatu zuten artistak: Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Rafael Ruiz Balerdi, Juan Luis Zumeta, Amable Arias eta Jose Antonio Sistiaga.

Topaketaren zuzendariak, Gabriel Insaustik, dioenez “ekitaldia aukera on bat izango da artista talde honi buruz gogoeta egiteko; 1960. hamarkadan, benetan bultzagarri bilakatu baitzen Euskal arterako”.

Ekitaldia Nafarroako Unibertsitate Museoan izango da. Urriko ostegun guztietan egingo den Zinema ziklo batek osatuko du. Bertan Ama Lur, Urs, Operación H, Impresiones en la alta atmósfera, Homenaje a Tarzán, Dunbots y Nortasuna filmak pasako dira.

Halaber, Sinposio bat antolatu da urriko 27 eta 28an, non aditu batzuk parte hartuko dute, José Antonio Sistiagak, taldearen sortzaileetako batek, amaiera emanez. Ekitaldia Iruñako Duguna Taldea-ren emanaldi batekin bukatuko da.