Elkartasunaren Ereserkia.

Gazteek antolatutako kontzertua

Gazteek antolatutako kontzertua, gazteek interpretatua eta gazteentzat. Aiete Ikastetxe Nagusiak, Donostiako Orfeoiak eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoak joan den Otsailaren 20an Kursaal bete zuten eta 13.000€ eman zioten Caritas-i.

El Diario Vasco-k, Kontzertu Solidarioaren babesleak, orain dela egun batzuk hauxe azpimarratu zuen: “Ayete Ikastetxe Nagusiko ikasleek, egungo egoera ekonomikoa ikusita, zerbait egin behar dela erabaki dute, eta, horregatik, ekarpen bat egin nahi dute kontzertu honen bidez, "krisiaren ondorioz okerren dauden pertsonek, langabetuek eta beren etxeetatik kaleratutakoek, aurrera egin dezaten".

Ekimen honen bidez –zortzigarren aldiz– Aiete Ikastetxe Nagusiak mundu mailako arazo sozialen alde sentsibilizazioa sustatu nahi du, lehen munduko izendatzen zaien gizarteei nahiz hain garatuak ez daudenei hainbeste kalte egiten ari baitiete. “Ikastetxe Nagusitik uste dugu kontzertu baten moduko ekitaldi batek gure sentsibilitatea astintzen duela, eta beste mundu horietara barrutik hurbil gaitzala nahi genuke; lehen planoan ez ditugulako, batzuetan haietaz ahaztu egiten gara" diote antolatzaileek.

Lehen Gazteen Kontzertu Solidarioa 2008an ospatu zen Aieteko parrokian eta antolatzaileek Madrilgo 'Sinfonieta' orkestratxoaren laguntza izan zuten 'Somos Uno' GKE-ri zuzendu zioten dirua lortzeko. GKE hori Jose Luis Olaizola idazleak babesten du etahaurren prostituzioaren aurka lan egiten du Asian. “3000 euro jaso genituen eta orduan “ametsetan hasi ginen" gogoratzen du Jordi Olivak, Aiete Ikastetxe Nagusiko Hezkuntza zuzendariak. “Victoria Eugeniara eta baita Kursaalera iritsi ahal izango ginela pentsatzen hasi ginen", eransten du.

Erronka handinahia zen hura, baina lastergauzatu zen gure ametsa. Orain dela bi urte, Victoria Eugenia-n hiru aldiz egin ondoren, Kursaalera salto egin genuen. Musikeneko Sinfonikak, Bilboko Abesbatzarekin batera, “Carmina Burana" interpretatu zuen aldi hartan, Caritas-enlaguntzan.

Joan den urtean, formatua aldatuz, Koruko Andre Mariaren parrokian egin zuten kontzertua, eta aurten Kursaalera itzuli nahi izan dute; entzun-aretoa betetzea eta gutxienez 10.000 euro jasotzea zen helburua, Caritas-ek etxerik gabekoei lagundu ahal diezaien. Helburua gainez gainditu da.

Ekitaldiaren antolaketa bere gain hartu duten gazteek, joan den irailetik prestatzen ibili dira, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Eskolaren laguntzarekin: “Talde bat sortu zen, Adrián Yaguno buru, eta lanak banatu egin dira" azaltzen du Jordi Olivak. Enpresa-lan baten modura antolatu zen lana, hezkuntza eta solidaritatea bat eginez. Taldea osatzen duten gehienak Industri Ingeniaritzako ikasleak dira, nahiz eta beste ikasketen ikasleak ere batu zaien.