Auto elektrikoen lasterketa

Bilboko Gran Vian zehar

Otsailaren 18an, igandez, Greenpower Proiektuaren barruan Lehen Hezkuntzako 5. urteko eta eta DBHko 1. urteko ikasleek hilabete hauetan eraikitako auto elektriko eta ekologikoen lehen lasterketa burutu zen.

Ekitaldia, Kid’s Kitcar Elkarteak antolatu zuen, Bilboko Gran Vian (Moyua eta El Corte Inglés-en artean) eta zenbait ikastetxe eta famili elkartetako 400 ikaslek parte hartu zuten. Ikusi argazkiak.

Greenpower-en metodologia egiazko erronken proposamenean oinarritzen da, hala nola beste zenbait ekintzetan: hauek, eduki zientifikoa eta teknologikoaren ikasketa osatzen dute pentsaera dibergentearen garapenaren bidez eta ikasleen kreatibitatea gehituz.

Gainera, hezkuntza ingurugiroaren eta enpresako munduaren arteko harremanak sustatzen ditu. Horretarako, ikasleek babesak eta baliabideak bilatu behar dituzte beren proiektua gauzatzeko, beraz komunikazioan eta salmentan gaitasuna ere landu behar dute. Halaber, negozio plan bat prestatu behar dute babesleei azaltzeko .