Afrika afrikarrek berek baino ezin dezakete garatu

Julius Butime Uganda etorri zaigu Donostiara ingeniaritza ikastera. Arthur Siro Kenyako bere jaioterria utzi eta Eskolan ere agertu zen. Biak bere tesia egiten ari dira

Arthur Siro bere adiskideekin

Arthur, nondik zatoz?

Kenyarra naiz, Nairobikoa. Nire gurasoak hiri txiki batean bizi dira Kisii deritzan eskualdean.

Zergatik aukeratu zenuen Euskal Herrian ikastea?

Euskal Herria oso leku ederra da eta baita kultura aberatseko herrialdea ere. Hona etortzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat izan zen hau. Horrez gain, Euskal Herriak ere badauka teknologi gaietan espazializatutako unibertsitate bat, lanbideko giroetan oso famatua.

Katolikoa al da zure familia?

Ez. Aita, bi arreba txikienak, anaia eta ni katolikoak gara baina gaineratikoak ez.

Oso hedatuta dago Katolizismoa Kenyan?, eta Opus Dei?

Badago kristau konfesio batzuk baina katolizismoa da nagusi. Horrek ez du esan nahi, alabaina, katolizismoa asko praktikatzen denik. Opus Deiaz denaz bezainbat, jende anitz jarri da berarekin kontaktuan baina ez dira denak, noski, kide izatera iritsi. Kopururen bat aipatzearren, 800 lagun inguru joan ziren Kenyatik Josemaría Deunaren kanonizaziora. Opus Deiaz zerbait dakiten guztien aldean oso kopuru txikia da hori.

Julius, zer egin lezake Eliza Katolikoak eta bereziki Opus Dei Ugandaren garapenaren alde?

Nire iritziz Eliza Katolikoak eta zehazkiago Opus Deik gizakiei formazio espiritual eta profesionala emanez lagun diezaioke Ugandako garapenari. Horrela, kristau pentsamolde eta mentalitatea behin gogoan barneratuta, bertako jendea herrialdearen garapena bultzatuko luke Elizaren doktrina soziala aplikatuz.

Nolakoak izan behar lukete Europaren eta Afrikaren arteko harremanak?

Nik uste, Europak bere gain hartu behar luke Afrika garatzen laguntzeko egitekoa. Ekonomia alor bideragarri batzuetan kontzentratu beharko litzateke laguntza hori, adibidez nekazaritza alorra hobetuz eta ekoizpen prozesua modernizatuz. Europa teknologiaren aldetik oso aurreratuta dagoenez oso laguntza estimagarria eman liezaioke Afrikari alor honetan.

Nola ikusten dituzue Ugandatik irabazteko asmorik gabeko erakundeak, karitate organizazioak eta garapenerako europar eskemak?

Garapena bultzatzeko bide nagusi bezala ikusten ditu jendeak irabazteko asmorik gabeko erakundeak, karitatea eta europar garapenerako eskemak. Garapenerako eskema horietako batzuk asmo onez beterik daude: HIESAren biktimak laguntzea edo txirotasuna, gosea eta gaisotasunak gutxitzea, soilik adibide batzuk jartzearren. Baina dirua eman ordez onuragarriago litzateke afrikarrentzat euren berezko baliabideak ustiatzen eta erabiltzen irakatsiko baliete, ugari dira eta baliabide horiek. Oroz gain giza baliabideena da ekintza eremu nagusia, Afrika afrikarrek berek baino ezin baitezakete garatu.

Zein inpresioa duzue Euskal Herriaz?

Zalantzarik gabe harro dago euskal jendea –Arthurek dio- bere sustraiak eta historia direla eta. Orden eta organizaziorako joera ikusgarria da hemen. Gauza guztiak (udal zerbitzuak, trafiko kontuak) nahiko txukun eta egoki dabiltza. Eta noski, ezin aipatzeke utzi beste alde garrantzitsu bat, euskal jendearentzat bereiziki kuttuna: janaria alegia. Baina ez dut topiko honetaz areago jardun nahi. Garrantzi handiagoko kontuetan, nire iritziz gurasoak su eta gar saiatu beharko lirateke gazteek garrantzitsuena zein den jakin dezaten, Jainkoa, alegia. Kenyan hemen baino askoz gehiago aipatzen da Jainkoa. Kenyan ez bezala hemen meza bat ospatzen da eguneko ordu guztietan leku hurbil batean. Gazteei erakutsi behar zaie zer nolako altxorra duten euren aldamenean.